|
ZORUKO IKASTAROETARAKO
INFORMAZIO OROKORRA |
1 - Plaza libreak dituzten ikastaroetan
urteko lanegun guztietan eman ahal izango da izena, honako leku hauetan:
– Lasesarreko kiroldegiko bulegoetan,
honako leku hauetan antolatutako ikastaroetarako: Clara Campoamor Zentro
Zibikoa, Gurutzetako Kultur Etxea eta Lasesarreko kiroldegia.
– Gorostitzako kiroldegian, kiroldegian
bertan antolatutako ikastaroetarako.
2 - Ekaineko hilabetea ordaintzeak urrirako
plaza erreserbatzea ekarriko du.
3 - Eskainitako plazen %50 betetzen ez
dituzten ikastaroak bertan behera uzteko aukera izango du UKEk.
4 - Ikastaroan plaza gordetzeko, dagokion
hilabetea ordaindu beharko da.
|
IZENA EMATEA ETA KUOTA
ORDAINTZEA |
Egungo argazkia eta ordainketa helbideratzeko kontuaren
zenbakia.
Hilabeteko kuota banku-helbideratzeaz ordaindu beharko da
derrigorrean. Ikasle berrien lehen kuota, ordea, BBKn ordaindu beharko da;
bertan, Lasesarreko kiroldegiko bulegoetan emandako ordainagiria aurkeztu
beharko da.
Lehen ordainketa egiteko, bi laneguneko epea izango da
ordainagiria egiten denetik.
|
IKASTARO BATEAN BAJA EMATEKO |
– Aurreko hilabeteko azken astean, UKEren bulegoetan edo
Gorostitzako kiroldegiko harreran. Edo 94 478 99 00 telefono zenbakira
deituta.
– Kuota ez helbideratzeak edo ordainagiria itzultzeak
plaza galtzea ekarriko du.
|