|
|
 
U.K.E. |
 
Abonatua |
 
Instalazioak |
 
Kirol Serbitzuak |
 
Direktorio |
 
Berriak |
 
Kontratatzailearen ezaugarriak |
|
|
Zaude:
Hasiera Kirol
Serbitzuak Ur Jarduerak Arauak |
Igeriketa Arauak

|
INFORMAZIO OROKORRA IGERIKETA IKASTAROETARAKO |
|
1.- Ikastaroetan parte hartzeko, beharrezkoa da eskatzen den adina
izatea ikastaroa hasten den hilabetean.
2.- Igeriketa ikastaroetan izena aldez aurretik emateko datak
abonatuentzat baino ez dira izango.
3.- Izena modu librean emateko (abonatuak eta ez-abonatuak), izena
emateko epea bukatu eta hurrengo egunean hasiko da.
4.- UKEk eskainitako plazen %50 betetzen ez dituzten ikastaroak bertan
behera uzteko aukera gordetzen du.
5.- Ikastaroetan izena emateko, beharrezkoa da ikaslearen argazki berri
bat.
6.- Aldez aurretiko izen-emateak, zozketak eta izen-emateak ikastaroak
izango diren Kiroldegian bertan egingo dira.
7.- UKEn izena ematean, ordainagiri bat emango zaizu eta bi lanegun
izango dituzu ordainketa egiteko, BBKren edozein bulegotan. Epe horretan
egin ezean, ez zaizu altarik emango ikastaroan.
8.- Eskolen iraupena 45 minutukoa izango da.
|
|
ZOZKETA BIDEZ EGITEN DIREN IGERIKETA
IKASTAROETARAKO ARAUAK.
|
|
Plazak zozketa bidez betetzen diren
ikastaroetarako izen-emateen kasuan, lehendabizi ALDEZ AURRETIK EMAN
BEHARKO DA IZENA; ondoren, ZOZKETA
egingo da, eta, jarraian, aukeratutakoek IZENA
EMANGO dute.
Izena aldez aurretik emateko orriak
ikastaroa gauzatuko den Kiroldegian bertan jaso eta entregatuko dira
nahitaez, bai eta ezarritako epeen barruan ere..
-
Arestian adierazitako egun eta orduetan
emango da aldez aurretik izena. Aldez aurretiko izen-emateen behin
betiko zerrendak zozketa baino 15 minutu lehenago argitaratuko dira.
-
Eskatzaile bakoitzak ikastaro, ordu eta
instalazio bakarrean baino ezingo du izena eman. Bikoiztasun kasuetan,
UKEk bikoiztasun hori deuseztatzeko gaitasuna dauka egokitzat jotzen
badu, eta arau-hausleak ezingo du inolako erreklamaziorik jarri.
-
Familia unitate bakarreko hainbat kidek
instalazio, ikastaro eta ordutegi berean izena emateko orduan, zenbaki
korrelatiboak emango zaizkie.
-
Guztira eskaintzen diren plaza kopurua
aldatu egin daiteke aurreko kasua betez gero, eskainitako lehen edo
azken plaza badagokio.
-
Familia unitate bereko titularrak plaza bat baino
gehiagorako aldez aurretiko izen-ematea egin badu eta zozketan aukeratua
bada, izena ematen duenean, familia unitate bakarreko kideak direla
egiaztatu beharko du legedokumentuaren bitartez -UKEren abonatu txartela,
familia liburua edo bestelako dokumentua.
-
Ikastaroetako plazen zozketa
adierazitako egun eta orduan eta izena aldez aurretik emandako guztien
artean egingo da, xede horretarako ezarritako lekuan, hain zuzen ere,
GOROSTITZAN edo LASESARREN.
-
Ikaslearen abizenen aurretik dagoen
zerrendaren ordena zenbakiak baldintzatuko du zenbaki balioduna plazen
zozketarako.
-
Zozketa loteria-ontzi batekin egingo
da, eta, bertan, bola zenbakidunak sartuko dira; ondoren, guztietatik
bat atera eta hori izango da aukeratutako zenbakia.
Zenbaki horrek hasiera emango dio
aukeratuen zenbaketa korrelatiboari, eskainitako plazen kopuruaren
topera heldu arte. Hurrengoak itxaron-zerrenda baten parte izango dira,
bajarik egongo balitz.
-
Zozketan aukeratutakoek euren izen-ematea
gauzatu beharko dute derrigorrez, aldez aurretik iragarritako leku, egun
eta orduetan. Egun horietan egin ezean, eskuratutako plaza bertan behera
utziko da, eta itxaron-zerrendari emango zaio bidea.
Zozketaren emaitzak dagozkien Kiroldegietako iragarki-oholetan
argitaratuko dira.
-
UKEk beharrezkoak diren dokumentuak
eskatzeko eskubidea gordeko du, ikasleak emandako datuen egiazkotasuna
egiaztatzeko. Egiazkoak ez badira, UKEk izen-ematea deuseztatzeko
gaitasuna dauka egokitzat jotzen badu, eta arau-hausleak ezingo du
inolako erreklamaziorik jarri.
LITXARON-ZERRENDAN IZENA EMAN DUTENEK EZ
DUTE INOLAKO ESKUBIDERIK IZANGO HURRENGO ZOZKETETARAKO.
KASTAROETAN PARTE HARTZEKO, BEHARREZKOA
IZANGO DA ESKATZEN DEN ADINA IZATEA IKASTAROA HASIKO DEN HILABETEAN. |
|
|
©
Udal Kirol Erakundea,
2012
Vega la Punta kalea, Izk - 48901 Barakaldo (Bizkaia)
|
|