U.K.E.

Abonatua 

Instalazioak

Kirol Serbitzuak

Direktorio

Berriak

Kontratatzailearen ezaugarriak
2012.2.8 Castellano
   Zaude:  HasieraInstalazioakIgerilekuak-erabilera arauak
Igerilekuak-erabilera arauak

 

SARTZEAN

  • Derrigorrezkoa da tornuak erabiltzea instalaziotan sartzeko, abonatu-txartela, sartzeko bonua edo sarrera-txartela aldean edukita, kontroleko langileei erakutsiz eskatzen duten guztietan.

  • Bainu libreko modalitateari dagokionez, 12 urtetik beherakoek adinez nagusiko arduradun batek lagunduta egon beharra daukate.

  • Abonatu-txartela behar bezala ez erabiltzeak gutxienez 15 egunez kentzea eragingo du.

ALDAGELETAN

  • Ez ekarri kiroldegira baliodun objekturik.

  • Aldageletako armairuan gordeko dira norberaren gauzak, objektu pertsonalak ondo zainduta utziz beti.

  • UKE ez da, inolaz ere, armairuetan gordetako objektuen erantzule, eta armairuak ez dira erabiliko gordailu edo kontsigna gisa.

  • Derrigorrezkoa da aldageletan lur bustirako oinetakoak janztea, baita paperontziak erabiltzea ere.

  • Aldageletan debekatuta dago:

  • Jatea, beste erabiltzaileei eragozpenak sortzea (korrika egin, txistua bota, oihuka ibili, ...), tabakoa erretzea, alkohola edatea, bizarra kentzea edota depilatzea.
     

IGERILEKUAN

DERRIGORREZKOA DA:

  • Dutxatzea bainatu aurretik, baita bainatzeko gunera joatean ere, bereziki, komunak erabili eta gero.

  • Bainu-txanoa janztea.

  • Igerileku-eremuan bainujantzia erabiltzea, edo, bestela, kirol arropa eta kirol oinetakoak.

  • Instalazioak ezarritako ordutegia errespetatzea.

  • Karteletako oharrak, arauak eta seinaleak betetzea eta aintzat hartzea, era berean, sorosleek, monitoreek eta instalazioko langileek emandako aholkuak errespetatzea.

GOMENDATZEN DA:

  • Txankletak janztea.

  • Igerilekuko kaleen eskuinaldean igeri egitea, bi noranzkoetako zirkulazioa erraztuz, eta horrela, igeriketa-eremuaren erabilera hobea lortuz.

  • Ura zentzuz erabiltzea, bai iturrietakoa, eta bai, dutxetakoa ere. Ura ondasun urria da, beraz, ez alferrik xahutu!

  • Bainatzeko gunean sartu aurretik, komunak erabiltzea.

DEBEKATUTA DAGO:

  • Xaboiak, xanpuak edo antzekoak erabiltzea igerileku-eremuko dutxetan.

  • Hegatsak, betaurrekoak (igerian espezifikoak direnak izan ezik), koltxonetak, flotagailuak, tamaina handiko jolas-materiala erabiltzea baimenik gabe. Hegatsek erabilera terapeutikoa izango dute soilik (lesioen errekuperaziorako), eta horren baimena eskuratu ahal izateko, Osakidetzaren egiaztapen-agiria aurkeztuko beharra dago UKEko bulegoetan.

  • Zauriak, larruazaleko eta gorputzeko gaitzak dituztenak bainatzeko gunean sartzea, eta bai, ukipenaren bidez erraz kutsatzen den gaixotasunaren baten susperraldian daudenak ere, ukipena zuzenekoa edo zeharkakoa uraren, elementu pasiboen (adibidez, kortxo-ilarak edo igeriketataulak), airearen, & bitartez izan daiteke.

  • Beirazko objektuak edo hauskorrak diren gauzak sartzea.

  • Jatea (belar naturaleko gunean izan ezik), erretzea, edari alkoholdunak edatea eta edozein motatako substantzia toxiko kontsumitzea.

  • Igerilekuetako ura zikintzea eta uretan txistua botatzea edo zintz egitea.

  • Beste erabiltzaileei eragozpenak sortzen dizkieten irrati edo soinu-aparatuak erabiltzea. Kasu guztietan, musikaren erreprodukzioa pertsonalizatua izango da (entzungailuen bidez).

  • Laguntzarik gabeko adingabeak igerileku-eremuan egotea. Gurasoak edo tutore legalak dira adingabeen arduradun nagusi, eta bai, horiek egiten dutenaz ere, batez ere, baldin eta igerian ez badakite edo haurrak badira.

 

© Udal Kirol Erakundea, 2012
Vega la Punta kalea, Izk  - 48901 Barakaldo (Bizkaia)
Tel. 944789900  - Fax  944789901 - E-mail: info@imdbarakaldouke.com
Diseinu eta Garapen www.justel.org