ERRESERBA DAITEZKEEN INSTALAZIOAK
Gorostitza eta Lasesarreko kiroldegietako eta Barakaldes pilotalekuko kirol-pista
guztiak erreserbatzeko aukera dago. Horrez gain, beti ere euren arauak kontuan
hartuz, Serralta, La Siebe eta Ansioko futbolzelaiak ere erreserba daitezke.
Erreserba egiten duenak, eguneko, ordu bat soilik erreserba dezake aukeratutako
instalazioa.
NOLA EGIN
Erreserbak egiteko bi modu daude: Gorostitza eta Lasesarreko kiroldegietan
jarritako makina gaibanatzaileen bitartez edo bestela www.imdbarakaldouke.com
web orrialdean erabiliz.
Ordaindu beharra dago erreserba egiten den une berean.
TELEFONOZ EZIN DA INOLAKO ERRESERBARIK EGIN.
Hutsegite informatiko edo matxurarik gertatuz gero, ezin da aurrez erreserbatu.
ERRESERBA EGIN AHAL IZATEKO AURRETIKO EPEA
Abonatuek zazpi egun lehenago edozein pista erreserbatzeko aukera dute, baldin
eta aukeratutako kiroldegietako makina erabiltzen badute, eta sei egun lehenago
baldin eta erreserba beste kiroldegi batean edo Interneten egiten badute.
Abonatuak ez direnek hiru egun lehenago erreserbatu beharra daukate.
Makina gai-banatzaileak erabiltzeko dagokion instalazioa irekita egon behar da,
Interneten bidezko erreserbak, ordea, eguneko 24 orduetan.
Bestalde, berehalako erreserbek (erreserbatu eta berehala burutzen direnak) ez
dute inolako murrizketarik, hau da, pista libre izanez gero, nahi adina
ordutarako erreserba daiteke, beti ere, pista erabili aurretik, erreserba eta
ordainketa burutu behar direla kontuan edukiz.
ORDAINKETA MOTAK
Makina gai-banatzaileen bidezko erreserbak egiteko honako bi modu daude: dirutan
(makinetan txanponak sartu ahal dira beti, baita balio handiko zein txikiko
billeteak ere, diru-kopuruaren arabera) edo banku-helbideratzearen bitartez.
Bigarrenaren kasuan ezinbestekoa da zerbitzu horretako alta hartzea, horretarako,
UKEko bulegoetan datuak jasotakoan, ordainketa helbideratuak burutu ahal izateko
gako bat egokitzen zaio interesatuari.
Interneten bidezko erreserbak bankuhelbideratzearen bitartez ordaintzen dira
aurreko kasuan emandako pausoak burutuz.
EZ DA ONARTUKO ITZULITAKO ORDAINAGIRI
HELBIDERATURIK
Ordainagiri helbideraturik ez ordaintzeak zerbitzuaren baja dakar berekin
automatikoki, eta sortutako zorra kitatu arte, ezin izango da metodo horren
bidezko inolako erreserba edo zerbitzurik ordaindu.
BA AL DAGO EGINDAKO ERRESERBA BALIOGABETZEKO
AUKERARIK?
Behin erreserba egin ondoren, ezin da baliogabetu.
UKEri egotzitzako arrazoiak tarteko edo eguraldi txarra dela medio, kirola
segurtasunez ezin praktika badaiteke eta erreserbatutako pista ezin erabil
badaiteke, aldatzeko aukera dago
-
Erreserban adierazitako ordutegian bertan eta kiroldegiko
harrera-gela berean, non erreserbaren zenbatekoa itzuliko den, abonatu-txartelean
edo, ez abonatuen kasuan, makinatik ateratako txartelean zenbatekoa kargatuz.
-
Baldin eta, erreserban adierazitako ordutegian, kiroldegian
bertaratzerik ez badago, aldaketa bost (5) laneguneko epean egingo da,
honela: harrera-gelan xede horretarako emandako eskabide-orria betez, hortik,
UKEko bulegoetara bideratuko delarik, edo bestela, posta elektronikoaren
bidez, reservas@imdbarakaldouke.com helbidera, zera adieraziz:
-
Interesatuaren izen-abizenak (abonatu-zenbakia,
halakoa bada).
-
Aldatu nahi duzun erreserbaren eguna.
-
Zein pistatan (zehaztu zein den pista zenbakia).
-
Zein ordutan.
-
Erreserba egiten duena aurkitzeko moduko telefono-zenbakia.
-
Aldaketa egiteko zergatia.
UKEko administraritzak interesatuarekin jarriko da harremanetan, eta haren
eskabideari buruz erabakitakoa jakinaraziko dio.
